XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E) Eskola sexista ote da?

Neska eta mutilek tratu bera jasotzen ote dute testuliburuetan?

Diskriminaziorik ba ote oraindik orain?

Inkesta bakarka bete eta gero, taldeka bildu eta norberaren erantzunak oinarri dituzuela, ikaskideekin guzti honi buruz nolako iritzia duzuen komenta ezazue.

Ados jartzen saia zaitezte.

HEZKIDETZA

ADOS-A/BESTE USTEKO-B/ZALANTZA-?

1. Ikastegiak neska-mutilentzat egin zirenetik hona, sexuagatik bereizketarik ez dagoela uste dut.

Neskek eta mutilek gauza bera ikasten dute eta tratu bera daukate.

2. Nire ustez, neska-mutilak irakaskuntzan nahastuta egon arren, hezkuntzak gizon-ereduaren arabera jarraitzen du.

3. Kirol-zelaiak ia beti erabiltzen dituzte mutilek futbolean jolasteko, zeren neskek ez dute horrelakoetan jolastu nahi izaten.

4. Batzarrak eta eskolako jaiak neskek eta mutilek hainbestean zuzentzen dituzte.

5. Neskek eskolan emaitza hobeak lortzen dituzte.

6. Gaur egun neskek sexu-erasoak jasaten dituzte.

7. Neskak eta mutilak euren portaeretan eta eskolako materialen sarraskietan hainbestean bortitzak dira.

8. Mutilek ikasi beharko lituzkete garatzen gaizki deitutako nesken baloreak, hots, sensibilitatea, bake-bizikidetasunerako gaitasuna, edertasunaren balorazioa, eta abar...

9. Ematen dizkiguten jakingaietan, Historia, Filosofia, Literatura, Hizkuntzak, Diseinu eta abarretan ikuspegi sexista baino ez zaie eskaintzen gazteei.

10. Gorputz-Heziketako aukera-berdintasuna honetan datzala uste dut: neskak gizonen gorputz hazkeran molda daitezela.

11. Ikastegiak hizkuntzan, eskolako materialean, edukinetan, antolaketan sexistak dira.

12. Eskola-antolamendua sexista baldin bada, uste dut emakume gehienek ez dutela onartzen ardura-kargurik: Zuzendaritza, sindikatuen ordezkaritza, kargu politikoak eta abar...

F) Sexista ez litzatekeen eskolaren ezaugarri eta jarreren zerrendapena egingo duzue?

Hamarren bat ezaugarri zehaztu.

G) Eskolan irakatsi ohi diren asignaturez gain, zer gehituko zenuke?

Eta zer kenduko? Denon artean komentatu.